Ignacio Ellacuria Gizarte Fundaziotik poztasunez partekatzen dizuegu Bizitza berreraikitzeko ahotsak proiektua.
Giza mugikortasunari eta generoari buruzko ikus-entzunezko eta idatzizko bost kontakizun esanguratsu dira.
Somalia, Ukraina, Siria eta Aljeriako emakumeek hitza hartu dute, eta euren bizitzaren, itxaropenaren eta indarraren testigantza ematen digute. Emakume hauek entzutea funtsezkoa da bizi diren eta bizi garen errealitatearen erantzukizuna onartzeko.
Azhaar, Sarah, Olena, Amal eta Amiraren kontakizunak entzuteak, gatazka sozial, politiko eta beliko globalen aurrean jartzen gaituzte, geure bizitzen aurrean, alegia. Kontakizun horiek interpelatu egiten gaituzte, eta bakearen eta hospitalitatearen aldeko deia egiten digute.
Emakumeen kontakizunekin batera, prestakuntza eta sentsibilizazio jardueren antolaketa errazteko zuen eskura unitate didaktiko bat jartzen dizuegu.
Kontakizunak eta unitate didaktikoa esteka honetan doan eskuratu ditzazkezue ▶️ http://fundacionellacuria.org/promotion/voces/
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen interesagatik.
*Proiektua Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioak egin du, Alboan eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin.