Arabako eta Boli Kostako ikastetxeetako nesken STEAM bokazioak sustatzeko jardunbide egokiak gizarteratzeko jardunaldia

HASIERA: maiatza 21, 2025
BUKAERA: maiatza 21, 2025
NON: Online
ORDUTEGIA: 18:00-20:00 (Araba) / 16:00-18:00 (Boli Kosta)

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Datorren maiatzaren 21ean ospatuko da Arabako eta Boli Kostako ikastetxeetako nesken STEAM bokazioak sustatzeko jardunbide egokiak gizarteratzeko jardunaldia. Saioa online izango da eta herritar guztiei irekita egongo da, nahiz eta bereziki interesgarria izan daitekeen hezkuntza arloko lankideentza.

 

Gonbidatutako hizlariak:

Arabatik:

  • Inma Tazo – Nesken bokazio STEAMak sustatzeko proposamenak.
  • Kristina Apiñaniz – Inspira STEAM esperientzia: zertan datzan eta ikasitakoa.

Boli Kostatik:

  • Marie Claude Kouassi – Boli Kostako hezkuntza ekosistema eta testuinguru STEAM.
  • Clemence Dohou – Project Mentorsis proiektuaren zuzendaria: esperientzia eta ikasketak.
  • Duni Sawadogo – Unibertsitateko CAEGP (Sexu Jazarpen Kexak Entzuteko eta Kudeatzeko Unitate Autonomoa) arduraduna, Munduko Bankuaren programaren baitan.

 

Topaketa hau aukera paregabea da irakasleentzat, bereziki orientazio akademikoan, genero berdintasunean edo STEAM arloetan lan egiten dutenentzat. Nazioarteko esperientziekin konektatzea tokian tokiko ekimen berrietarako inspirazio-iturri ere izan daiteke.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai araba@icli.ong helbide elektronikora.