Migrazio prozesuak eta estereotipoak komunikabideetan: komunikazio inklusiborako eta herritartasun globalerako gakoak

HASIERA: maiatza 20, 2025
BUKAERA: maiatza 20, 2025
NON: Sala Bilborock (Bilbao)
ORDUTEGIA: 18:00-20:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Haaly Pular elkarteak hitzaldi bat antolatu du José Naranjo Noble kazetariarekin, maiatzaren 20an, asteartean, Bilboko Bilborock aretoan, 18:00etatik aurrera: Migrazio prozesuak eta estereotipoak komunikabideetan: komunikazio inklusiborako eta herritartasun globalerako gakoak.

  • Antolatzaileak: Haaly Pular, AEDK, Gambia Bizkaia Demaro, Haldi Fotty, Guinea-Bizkaia.
  • Laguntzaileak: Nazioarteko Elkartasuna eta Ellacuria Fundazioa.
  • Finantzatzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia.

Haaly Pular elkartea jatorri afrikarreko migratzaileek osatzen dute, eta lankidetza proiektuak eta gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak egiten dituzte Afrikan.