Gizartearen errealitatea ikertuz: egungo gazteen eta ongizartearen erronkak

HASIERA: maiatza 15, 2025
BUKAERA: maiatza 15, 2025
NON: Rodríguez Arias K., 4, 2º izda, Abando, 48008 Bilbao, Biscay
ORDUTEGIA: 18:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Maiatzak 15, 18:00etan, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera, “Gazteen errealitatea ikertzen: gazteen eta gizartearen gaur egungo erronkak” jardunaldia ospatuko dugu, belaunaldi berriek dituzten erronka handiei eta politika publikoek haien ongizatean duten zereginari buruzko hausnarketarako gunea.

Topaketan doktoretza ikerketetan oinarritutako bi ponentzia aurkeztuko dira, gazteen emantzipazioa eta finantzaketa publikoaren eredua lurralde ikuspegitik lantzen dituztenak. Amaieran, merendola informal bat egingo da, bertaratuen eta hizlarien arteko ideia-trukea errazteko.

Lekua: Rodríguez Arias K., 4, 2. ezkerra, Abando, 48008 Bilbo, Bizkaia

Ponentziak:

Nerea Urrutia: Gertu erabaki, gertu zaindu

Eskualdeen finantza-autonomia funtsezko tresna da bertako herritarren garapenerako eta ongizaterako. Euskal sistema finantzario eta fiskalak berebiziko garrantzia du zerbitzu publikoen iraunkortasunean eta tokiko biztanleen bizi-kalitatean. Arlo fiskalean kudeatzeko, erabakitzeko eta biltzeko ahalmenean oinarritzen den euskal ereduaren bidez, euskal erakundeek autonomia maila altua dute baliabideak esleitzeko eta gizartearen ongizatea bermatzeko. Herritarron bizitzetan eragin handia duen arren, eredu honen benetako ezagutza mugatua da, eta horrek nahasteak ekar ditzake, batez ere ezjakintasunez eraso okerrak jasotzen dituenean.

Ibone Bilbao Toucet: Emantzipazio berantiarra: gazteen independentziarako oztopoak eta politika publikoen zeregina

Ibone Bilbaok gazteen arteko emantzipazio berantiarraren arrazoiak eta politika publikoek jokatzen duten papera aztertuko ditu bere hitzaldian. Azterlan kuantitatiboak aztertzen du nola eragiten duten enpleguak, familia-errentak eta gurasoen egoerak independizazio-prozesuan. Gainera, Emancipa programa ebaluatuko du, bai eta emantzipazio-tasetan eta etxebizitzaren prezioetan duen eragina ere. Politika eraginkorragoak eta errealistagoak diseinatzeko begirada beharrezkoa.

Saioa euskaraz izango da eta izena emateko esteka hau bete behar da.

Gure gazteen oraina eta etorkizuna eta erakundeen zeregina ezagutzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko jardunaldia. Ez hutsik egin!