Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa – UDABERRIAN 2025

HASIERA: apirila 30, 2025
BUKAERA: maiatza 25, 2025
NON: Donostia
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Programa honi esker, Donostian hainbat ekitaldi eskeineiko dira Udaberrian, denak AFRIKA (edo Afrikak), “Beste begirada batetik” ezagutzeko eta disfrutatzeko asmoarekin

Apirilaren 8tik maiatzaren 9ra bitartean Egiako Kultur Etxean “Guinea-Bissautik begiradak” argazki erakusketa  ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dugu

Maiatzaren 8an “Feminismoa euskal emakume afrikarren ikuspegitik” mahai-ingurua ospatuko da Donostiako Emakumeen Etxean, Jeanne Rolande Dacougna, Fatou Dieng eta M. Lucie Monsheneke izango dira parte-hartzaileak.

Aurten ere, “Crecer Juntas” Irakurketa Klubek jarraituko dute, Literafricas-eko Sonia Fernández Quincoces dinamizatuta

Urtero bezala ere, Zinema afrikarraren ziklo txiki bat egongo da. Maiatzaren 20an Jose Miguel Ribeiro-ren NAYOLA eta maiatzaren 22an,  Damien Hauser-en BAADA YA MASIKA Trueba Zineman proiektatuko dira, arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzaren 30ean Baobab Danza konpainiak “El viaje-Bidaia” ikuskizuna eskainiko du Ongi Etorri Eskolara programako familien partaidetzarekin.

Afrikaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu (maiatzak 25) Pluralidad por África afrikarren Donostiako elkartearekin elkarlanean. Maiatzaren 24an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara Matigoxotegi futbol zelaian kirol topaketa bat egingo da eta maiatzaren 25ean 16:00etatik 18:00etara Boulevardean, moda afrikarraren desfilea, dantzak eta Afrodance.

Antolatzaileak: Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoa (BLB/ACPP, Proclade Yanapay eta TAU Fundazioa)

Babeslea: Donostiako Udaleko Lankidetza saila

Informazio gehiago: 943 289 956 / tau_ss@taufundazioa.org