GGKEak eta Batuz Bizkaian ezartzeko azken prestaketak

HASIERA: maiatza 30, 2025
BUKAERA: maiatza 30, 2025
NON: Online: ZOOMeko esteka izena eman dutenei jakinaraziko zaie adierazitako posta elektronikoaren bidez
ORDUTEGIA: 10:00-11:30

Tailerra/Formakuntza

Hilabete batzuk baino ez dira falta BATUZ Bizkaian derrigorrez ezartzeko, eta, horregatik, BATUZ estrategiari buruzko saio monografiko bat egiteko aukera eskainiko dugu. Saio horretan estrategia osatzen duten hiru zutabeak errepasatuko ditugu: fakturazio elektronikoa edo TicketBai, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ/IVA) zein Sozietateen gaineko Zerga (SZ/IS) zirriborroak.

Informazio praktikoa emango dugu geure burua prestatzeko eta izan ditzakegun azken zalantzak argitzeko. Saioa amaitzeko, aplikazioari buruzko zalantza zehatzak argitzeko tarte luze bat irekiko dugu.

Formakuntza saioa maiatzaren 30ean, ostiralean, egingo da, 10:00etatik 11:30era.

Irakaslea: Asociación Tercera Pata

Publiko hartzailea: Bizkaiko lankidetza erakundeak (GGKE)

Inscripciones: maiatzaren 23ra arte, esteka honen bidez.

*Maiatzaren 27an baieztatuko da saioa egingo den ala ez. Izan ere, saioa egingo da soilik GGKE interesdunen gutxieneko kopurua baldin badago.