Gerren ondorio ikusezinak: emakumeak eta ingurumena

HASIERA: azaroa 21, 2025
BUKAERA: azaroa 21, 2025
NON: Bilbo
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Mahai-inguru honetan, gatazka armatuetan ikusezin egiten dizkiguten ondorioak miatuko ditugu, emakumeen eta ingurumenaren gaineko inpaktuari arreta berezia jarriz. Ekologia politikoan eta memoria historikoan oinarritutako begirada kritiko batetik, gerren, genero-indarkeriaren eta suntsiketa ekologikoaren arteko loturak jorratuko dituzte, baita emakumeek gatazka osteko testuinguruetan gidatutako zenbait prozesu (erresistentzia ekologikoa, berreraikuntza eta adiskidetzea) ere.

• Noiz? Azaroaren 21ean, ostirala, 18:30ean.
• Non? Ekoetxea – Ekologistak Martxan (Bilbo)
• Izen emateak? Sarrera librea tokia bete arte.

Hizlariak:
• Zuriñe Rodríguez Lara, kazetaria, irakaslea eta ikertzaile aditua memoria historikoan eta gatazka osteko berreraikuntzan.
• Alberto Coronel Tarancón, doktoratu osteko ikertzailea biopolitikaren eta ekologia politiko garaikidearen alorretan.

Aurkezlea:
• SETEM Hego Haizea GGKEak kontsumo kontzienteari, arduratsuari eta eraldatzaileari lotutako gaietan ikuspegi feministarekin lan egiten du.