Komunikatu: Zer? Nola? Norentzat?

HASIERA: urria 9, 2025
BUKAERA: urria 9, 2025
NON: La Bolsa eraikina (Pilota kalea, 10, Ibaiondo, Bilbao)
ORDUTEGIA: 09:00-14:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Gaur egun, sare sozialak informazio, komunikazio, harreman eta partaidetzarako bitarteko gisa duten erabilpena argia da. Horregatik, gizartea interpelatzeko eta mundu baketsuago, inklusiboago, bidezkoago eta jasangarriago baterako eraldaketa-prozesuak sustatzeko mekanismo diren bitarteko horiei buruzko eztabaidaren aurrean aurkitzen gara erakunde sozial garen bezala.

Hori dela eta, Gernika Gogoratuz-etik komunikazio eta sare sozialek mobilizazio tresna gisa erabiltzeari buruzko topaketa bat antolatzen ari gara. Bertan, erakunde desberdinek parte hartzea gustatuko litzaiguke, esperientziak partekatu, ikasketa kolektibo eta parte hartzeko modu berriak eraikitzeko espazioa irekiz.

Hizlarien artean, Iñaki Makazaga (kazetaria eta Piedra de Toque irratsaioko aurkezlea), Anna Leon (Eskubidez-eko koordinatzailea), Goikiria Aranzabal (marka-esentzien sortzailea) eta Asier Gallastegi (“Korapilatzen” proiektuko aholkulari sistemikoa, formatzailea eta coach-a) izango ditugu, beste batzuen artean.

Laborategian izena ematea doakoa da eta ezinbestekoa da izena emateko fitxa bidaltzea.