Gazari buruzko erakusketa: «Begiek min eman arte», Mertxe Amondarain

HASIERA: urria 2, 2025
BUKAERA: urtarrila 5, 2026
NON: Abando Udaltegia (Barrainkua 5, Bilbo)
ORDUTEGIA: 19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Bilboko Udalak Gazari buruzko Mertxe Amondarainen erakusketaren inauguraziora gonbidatzen zaituzte, ExpoDistrito programaren barruan. Ekitaldia datorren ostegunean izango da, 2025eko urriaren 2an, 19:00etan, Abandoko Udal Zentroan (Barrainkua 5, Bilbo), eta marrazkien egilea bertan izango da.

Erakusketa Abandon ikusgai egongo da urriaren 15era arte. Ondoren, abendura arte, erakusketa hiriko hainbat udal zentrotan izango da: Otxarkoaga (urriaren 17tik 30era), Errekalde (azaroaren 3tik 14ra), Santutxu (azaroaren 18tik abenduaren 5era) eta San Frantzisko (abenduaren 10etik urtarrilaren 5era).

UNRWA Euskadi eta Bilboko Udaleko Giza Eskubideak, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Sailarekin lankidetzan.