PALESTINAR-LIBANOAR SUKALDARITZA: FALAFELA JOGURT ETA TAHINI SALTSAREKIN

HASIERA: ekaina 1, 2025
BUKAERA: ekaina 1, 2025
NON: Jardines del Ayuntamiento de Zalla,Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidea, 2, 48860 Mimetiz, Bizkaia
ORDUTEGIA: 11:30h -13:00h

Ba al zenekien sukaldaritzako jakintzak zabaltzea Palestinako errefuxiatuen nortasuna bizirik mantentzeko modu bat dela? 
 
Datorren igandean, ekainak 1, UNRWA Euskadik Enkarterri Fest jaialdi gastronomikoan parte hartuko du, Zallan, eta gonbit egin nahi dizugu bidaia gastronomiko, kultural eta aldarrikatzaile honetan. 
 
Mohammad Farajallah sukaldari palestinarraren eta Luisa Telleria Basque Culinary Centerreko irakaslearen eskutik, falafela Palestinako estilo tradizionalean prestatzen ikasiko dugu. Gainera, Ahaztunaren Aurkako Errezetak, Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen, liburuari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Liburu hau Libanon dauden Palestinako 12 emakume errefuxiaturekin lankidetzan sortutako liburua da, eta, errezetaz gain, haien bizi-istorioak, aurre egiten dieten erronkak eta aurre egiteko modua jasotzen ditu. 
 
Zatoz gurekin sukaldean aritzera eta eraman opari , Ahaztunaren Aurkako Errezetak, Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen zure inskripzioarekin,  
 
Zure zain gaude! 
 
IZEN-EMATEAK: 
 
(Edukiera mugatua) 
Â