Garapenerako Lankidetzan Profesionalak Espezializatzeko Bekak 2025

HASIERA: iraila 11, 2025
BUKAERA: urria 8, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Beste bat

eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beken deialdia egin du.

Espezializazioak honako arlokoak izango dira:

  •  Lankidetza Afrikan.
  • Ekintza humanitarioa.
  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa.
  • Giza eskubideen, pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileak babestea.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 8an bukatuko da.

Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira, eta azken horietara aurkezteko baldintzen artean aurkitzen dira, besteak beste:

  •  Gehienez 28 urte edukitzea 2025eko urtarrilaren 1ean.
  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala izatea.
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia izatea lankidetzaren arloan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzan.

Bekek 12 hilabete iraungo dituzte eta Gasteizko eLankidetzako egoitzan egingo dira.

Zenbatekoa 22.000 euro gordin izango dira, eta, horietatik, 2.000 euro formaziorako zuzenduko dira. Hala, urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko aukera izango du.

Eskabideak eta eskatutako dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko da, eLankidetzaren atariko Deialdiak atalean.

Esteka honetan informazioa jaso eta bekadunen esperientzia ezagutuko dituzu.

Zalantzak badituzu, 945 01 81 23 telefonora deitu dezakezu edo n-fradejascorral@elankidetza.eus helbidera idatzi.