EzBerdin Berdinak

HASIERA: urria 24, 2025
BUKAERA: abendua 20, 2025
NON: Bilbo, Iruñea, Donibane Garazi, Gasteiz eta Donostia
ORDUTEGIA: 19:00etan Bilbon, Gasteizen eta Donostian; 18:00etan Iruñean; eta 20:00etan Donibane-Garazin

Beste bat

Esperientzia artistiko eta parte-hartzailea, euskal identitate garaikideaz, euskarak eta kulturak gizarte anitz batean duten zereginaz pentsamendu kritikoa sustatzen duena. Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako artistekin batera, bira Euskal Herri osoan zehar ibiliko da, urriaren 24an Bilbon hasita, abendura arte, 7 saio esklusibotan.

Eusko Ikaskuntzak sustatutako ekimena.

 

Sarrera

Zer esan nahi du euskaldun izateak gaur? Eta bihar?

Ezberdin Berdinak ez da ikuskizun soila: hausnarketa sortzailea baizik.

Arteen bidez, emozioa eta pentsamendua uztartzen dira, eta publikoarekin batera gure nortasunaren etorkizuna irudikatzeko gonbidapena da.

Euskal nortasun garaikidearen dimentsio berriak azaleratu eta gure ondarearen interpretazio ireki eta inklusiboak lantzeko aukera izango duzu, KUKAI Dantza Taldeak eta beste hamaika sortzaile lagunduta.

Iraupena: 110 min*.

 

Aurrekariak

2024an Eusko Ikaskuntzak antolatutako XIX. Kongresuaren ondorioz irekitako gogoetaren ondorioa da EzBerdin Berdinak. Kongresuak euskal gizartearen erronkak, aniztasuna eta etorkizuneko ikuspegiak jorratu zituen, eta pieza honek gogoeta horiek hizkuntza eszenikora eraman zituen.

Ekimen honen bitartez euskararen transmisioa, identitate berrien sorrera, egungo aniztasuna eta kohesioa erdigunera eramaten dira, dantza garaikidea eta tradizionala, musika (txalaparta, elektronika, rap…), bertsolaritza eta antzerkia uztartuz, belaunaldi eta lurraldeen arteko topagune bihurtuz.

Emanaldiaren ondoren, parte hartzaile guztiek elkarrekin sortutako emozioak, ideiak eta galderak partekatuko dira hausnarketa sortzaile honen ondorioz.

 

Helburuak

  • Euskararen bizi-indarra eta balioa nabarmentzea.
  • Belaunaldi eta ikuspegi ezberdinak konektatzea.
  • Euskal kultura inklusibo eta berritzailea gisa irudikatzea.
  • Herritarrak hausnarketa sortzaile kolektiboan aktiboki parte hartzera gonbidatzea.

 

Egutegia

Ikuskizunak eta hausnarketa-saio sortzaileak Euskal Herriko hiriburuetan egingo dira:

Hiria Lekua Data Ordua
Bilbo EiTB Urriak 24–25* 19:00
Iruñea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Frontoia Azaroak 8 18:00
Donibane Garazi Jaï Alaï Azaroak 28* 20:00
Gasteiz Europa Jauregia Abenduak 12 19:00
Donostia Tabakalera Abenduak 19–20* 19:00

*Urriaren 25eko, azaroaren 28ko eta abenduaren 20ko saioak laburragoak izango dira.