Euskarabildua 2025: Nork gobernatzen du Internet?

HASIERA: azaroa 4, 2025
BUKAERA: azaroa 4, 2025
NON: San Telmo Museoa (Donostia)
ORDUTEGIA: 09:00-13:30

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Euskarabildua Teknologia eta Burujabetza jardunaldiaren 14. edizioa: Nork gobernatzen du Internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean:

Aurtengo edizioan, begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: Nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan?

Egun erronka global bati begiratzen diogu gure txikitasunetik. Munduko estatu handien lehiaren aurrean gaude, baina lehia hori ez da soilik komertziala, ez militarra, teknologikoa ere bada. XXI. mendean, korporazio teknologiko handiek, Big Tech izenez ezagutzen direnek, estatu-nazioek baino botere gehiago dute mundua gobernatzeko.

Iaz, Institut Cerdak egindako ikerketa baten arabera, hodei bidezko zerbitzuen fakturazioaren %67 AEBetako hiru enpresetan kontzentratu zen eta Interneteko bilaketen %82 Google bidez egiten dira. Hala, Google, Meta, Amazon, Apple eta Tesla bezalako enpresek ez dute soilik aberastasuna pilatzen: datuak biltzen dituzte, narratibak moldatzen dituzte eta nazioarteko sistemaren arauak berridazten dituzte.

Errealitate global horren aurrean zein izan behar du euskal komunitatearen estrategiak?

Etorri nahi al duzu? Izena emateko epea zabalik!

Antolatzaileak: Ametzagaiña Taldea, Iametza eta Argia.

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Donostia Sustapena, Laboral Kutxa, SPRI Taldea eta Irizar.

 


 

Egitaraua

09:00 | Aurkezpen instituzionala

09:15 | Sarrera: Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean (EUS) / Eli Pombo (Iametzako kudeatzaile orokorra)

09:25 | Hitzaldia: Burujabetza digitala egungo testuinguru geopolitikoaren barruan ulertzen (GAZ) / Manuela Battaglini (Datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua)

09:50 | Hitzaldia: Eurostack, Europako proiektu burujabea (ENG) / Cristina Caffarra (Eurostack proiektuko bultzatzailea eta lehiakortasun ekonomikoan aditua)

10:20 | Hitzaldia: Interneten sorreratik ICANNera / Amadeu Abril (Abokatua eta .cat domeinuen sustatzailea)

10:45 | Hitzaldia: Interneteko gobernantza egiturak: mundutik Euskal Herrira (EUS) / Josu Waliño (PUNTUEUS Fundazioko zuzendaria)

11:15 | Atsedenaldia

 

EUSKAL KOMUNITATE DIGITALA

12:00 | Erakusleihoa: Ilargikoop (EUS) / Ekonomia Zirkular eta Eraldatzailean diharduen irabazi asmorik gabeko ikasle kooperatiba

12:05 | Hitzaldia: Hezkuntzaren digitalizazio burujabea (EUS) / Iratxe Esnaola (Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikerlaria)

12:30 | Erakusleihoa: Zibergara (EUS) / Teknologia burujabetza sustatzeko elkartea

12:35 | Gogoeta gunea: Euskarazko hizkuntza teknologia propioa posible al da? (EUS)

  • Moderatzailea: Eli Pombo (Iametza-ko kudeatzaile orokorra)
  • Elixabete Garcia (Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria)
  • Aitor Soroa (EHUren Hitz Katedrako zuzendaria)

13:00 | Erakusleihoa: Zikloan (EUS) / Hierokoaren jarraipenerako euskal aplikazio burujabea

13:05 | Hitzaldia: Ni.eus: Zure pribatutasuna, gure hizkuntzan: euskarazko posta eta hodei pribatua (EUS)

  • Lorea Arakistain (PUNTUEUS Fundazioko komunikazio arduraduna)
  • Asier Etxeberria (Iametzako negozio-ereduak eraldatzeko prozesuen arduraduna)

13:30 | Bukaera