Emakumeentzako topaketa teraupeutikoak Basoan

HASIERA: uztaila 5, 2025
BUKAERA: uztaila 6, 2025
NON: Basoa · Defendatzaileen etxea. Artea
ORDUTEGIA: 10:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

“Zauritik erresistentziara” prozesua abian jartzen ari gara, emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoen aurrean sendatze kolektiborako proposamen feminista, heretikoa eta komunitarioa. Parte hartu nahi? Animatu!

Indarkeriek beren gorputz, buru eta arimetan eragin dituzten zauriak sendatu nahi dituzten 15 emakumeko taldea osatuko dugu.

Asociación EntrAmar – El Comal Encendido arduratuko da prozesu terapeutikoa zuzentzeaz; besteak beste, Terapia Integratibo Aurreratua (AIT), EMDR eta Erdialdeko Amerikako herrien antzinako kosmoikuskerak baliatzen dituzte.

Tania Mata Parducci artista salvadortarra ere gurekin izango da sormen saioetan; artea sendaketa kolektiborako tresna gisa erabiltzen aditua da bera.

Guztira, zortzi topaketa izango dira: lau asteburu 2025ean eta beste lau 2026an.

Lehen topaketa ekainaren 14-15ean egin genuen eta bigarrena uztailaren 5-6an izango da; orduan itxiko dugu prozesu osoa elkarrekin egingo duen taldea.

Topaketak Basoa- Defendatzaileen etxean izango dira, Artean, Bizkaian.

Informazio gehiago Zauritik erresistentziara_emakumeak

Harremanetarako: incidencia.bizkaia@medicusmundi.es / 688717051