Defendatzaileak Babestuz: Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Afrikako Esperientziak

HASIERA: maiatza 6, 2025
BUKAERA: maiatza 7, 2025
NON: Francisco de Vitoria entzunaretoa - Europa Biltzar Jauregia (Gasteiz)
ORDUTEGIA: Asteartean 09:00etatik 16:30era / Asteazkenean 08:30etik 15:00etara

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak maiatzaren 6an eta 7an Gasteizen egingo diren Defendatzaileak Babestuz – Afrikako Esperientziak nazioarteko jardunaldietara gonbidatzen zaitu.

Afrikako giza eskubideen defendatzaileek gero eta ingurune desafiatzaileagoa dute giza eskubideak sustatzeko eta babesteko ahaleginetan. Egoera horren aurrean, funtsezkoa da Afrikako kontinentean dauden errealitate anitzei erantzuten dieten babes-mekanismoei buruzko ezagutza sendotzea, bai eta euskal gizarteak aktibista hauen babes integrala bermatzen nola lagun dezakeen hausnartzea ere.

Bi egunez, Afrikako giza eskubideen defendatzaile eta erakunde anitzen eskutik erronka nagusiei buruz eztabaidatzeko eta babeserako estrategiak partekatzeko aukera izango dugu.

Izena eman hemen apirilaren 27a baino lehen! Plazak mugatuak dira.

Ezagutu programa zehatza eta jardunaldiei buruzko informazio gehiago eLankidetzaren web orrian.

Espazio honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu!