El hambre como arma de guerra, la seguridad alimentaria como camino hacia la paz (uda ikastaroa, matrikula)

HASIERA: iraila 8, 2025
BUKAERA: iraila 9, 2025
NON: Donostia
ORDUTEGIA: 09:00-14:00

Tailerra/Formakuntza

Gosea gerrarako arma gisa erabiltzea gertaera iraunkorra izan da historian. Frogatu da elikadura‑segurtasun eza eta oinarrizko zerbitzuetara sarbiderik ez izateak faktore giltzarrietako bat direla indarkeria eta gatazkak sustatzeko. 2015az geroztik, munduko goseak gora egin du etengabe, eta bereziki larria da akutua den elikadura-segurtasun eza. Datu berrien arabera (2023), guztira 282 milioi pertsonari eragiten die, eta horietatik % 60 gutxienez gatazka eta indarkeria handietako eremuetan bizi dira.

“TopaGune” formatuarekin, ikastaroak herritarren parte-hartzean espezializatutako dinamizatzaileak izango ditu, eta horrek parte-hartze eta elkarlan handiko ikuspegia emango dio. Uda Ikastaro honek ekintzara bideratutako azterketa sakona eta eskuragarria eskaintzen die parte‑hartzaileei, erakunde publikoen (nazioarte, estatu, erkidego eta toki mailan), akademiaren, ikasleen, gizarte zibilaren eta, oro har, publikoaren parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Informazio gehiago: 

UIK Fundazioaren (UPV/EHU) Udako Ikastaroen barruan dago. Irailak 8 eta 9an, Donostian (Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua 48) egingo da.

Ikastaroari buruzko informazio eguneratua UIK Fundazioaren (UPV/EHU) webgunean kontsulta dezakezu.

Matrikula orri horretan bertan egingo da.