«BUNA: Isiltasun osteko ahotsak» erakusketa eta film labur dokumentala

HASIERA: ekaina 2, 2025
BUKAERA: ekaina 27, 2025
NON: Arrate Kultur Elkartea (Eibar)
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 / Larunbatetan: 10:00-14:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

📍 Arrate Kultur Elkartea, Eibar
🗓️ Ekainaren 2tik 27ra

Egoaiziak aurkeztutako «BUNA: Isiltasun osteko ahotsak» erakusketa ekainaren 2tik 27ra bitartean ikusgai egongo da Eibarko Arrate Kultur Elkartean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

INAUGURAZIOA

Inaugurazio ofiziala ekainaren 5ean, ostegunean, 18:00etan izango da, Egoaiziaren 25. urteurrenaren jarduera programaren baitan. Ekitaldiak barne hartuko ditu erakusketaren bisita gidatua, LuzNorte Films-ek ekoitzitako film laburraren emanaldia eta solasaldia Kunom Hailu (4YBIN erakunde etiopiarraren zuzendaria) eta Iñaki Luis (dokumentalaren zuzendarikidea) lagun. Amaitzeko, Etiopiako janari tipikoa izango da dastatzeko, eta kafe-zeremonia tradizionala ospatuko da emakume tigrinyar baten eskutik.

Zuen zain egongo gara! 🤩

🎟️ Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte