Nazioarteko Zuzenbidea gatazka armatuetan, atzerakada patriarkalaren testuinguruan: diagnostikoa eta proposamenak

HASIERA: azaroa 26, 2025
BUKAERA: azaroa 26, 2025
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 16:00-18:30

Beste bat, Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Tailerra/Formakuntza

Hurrengo azaroaren 26an, asteazkena, Hegoa Institutuak (EHU) antolatutako Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorraren hirugarren saioa izango dugu Bilbon.

Hirugarren saio honetan, Nazioarteko Zuzenbidea gatazka armatuetan, atzerakada patriarkalaren testuinguruan: diagnostikoa eta proposamenak izenekoa, batetik, gatazka armatuetan gaur egungo testuinguruan aplika daitekeen Nazioarteko Zuzenbideari egindako kritika feminista batzuk identifikatu nahi ditugu; eta, bestetik, gizarte zibiletik eta erakunde-eremutik, testuinguru horietan Giza Eskubideen urraketa larrien egungo joera iraultzen lagun dezaketen proposamen feministei buruzko gogoeta egin nahi dugu.

Horretarako, parte-hartzaile gisa izango ditugu: Ana María Palacios, Amarantas Colectivo FEMINISTA & Antirracista kide; Mónica Alonso, Mundubat Fundazioko nazioarteko koordinatzaile; Iker Zirion Hegoa Institutuko kide (Euskal Herriko Unibertsitatea, EHU).

Saioa azaroaren 26an izango da, 16:00etatik 18:30era, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre, 81, Sarriko, Bilbo).

“Feminismoak, gatazkak eta giza eskubideak” Podcasta

Maiatzean, Ekintza feminista gerraren areagotzearen aurrean izeneko mintegiaren lehen saioa egin zen. Bertan, feminismo antimilitaristaren diskurtsoak eta proposamen estrategikoak aztertu ziren egungo gerra-testuinguruan, maila globalean eta tokikoan. Bigarren saioa, Bakeari eta giza eskubideei buruzko ikuspegi feministak diasporatik, joan den urrian izan zen.

Mintegi honetatik sortutako podcast sorta esteka honen bidez entzun dezakezu.


Izena ematea eta kontaktua:

Aretoaren edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez:
https://forms.gle/WLt1evnmCfegeNrLA

Edozein kontsultarako: gloria_guzman@ehu.eus