Deialdi irekia | BBK-UNESCO Bekak

HASIERA: urria 20, 2025
BUKAERA: azaroa 2, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Tailerra/Formakuntza

BBK eta UN Etxeak bi beka eskaintzen dituzte, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) Pariseko egoitzan, praktika profesional bat errazteko asmoz.

Egingo dira, hurrenez hurren:

(1) Kirolean dopina ezabatzeko sailean. (Gizarte eta giza zientzien sektorea)

eta

(2) Bakearen eta garapen iraunkorraren dibisioan – Herritartasun globalaren eta bakerako hezkuntzaren atalean. (Hezkuntza sektorea).

 

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Iraupena: 6 hilabeteko epea, 2026ko otsailetik uztailera bitartean.
  • 10.000€ gordineko zuzkidura ekonomikoa; horri dagozkion zergak eta bidaiako laguntza-aseguruaren zenbatekoa kenduko zaizkio.
  • UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaro bat sartu da. Formazio hau UN Etxeak emango du UNESCOn sartu aurretik.
  • Ez da inola ere sortuko kontratu-harremanik onuradunaren eta UN Etxea edo UNESCOren artean.