Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdia 2025

HASIERA: urria 16, 2025
BUKAERA: urria 23, 2025
NON: Bilbo eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako hainbat hiri eta herri
ORDUTEGIA:

Jaialdia/Azoka

Dagoeneko eskuragarri duzue 2025eko Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiko 17. edizioaren egitaraua. Programazioaz gozatzeko gonbita egiten dizuegu, egoitza guztietan, urriaren 16tik 23ra arte.

Urriaren 7an, gure webgunean eskuragarri jarriko ditugu hilaren 16an Bilboko Azkuna Zentroan ospatuko dugun inaugurazio-ekitaldirako gonbidapenak. Adi egon!

Eta jaialdian izango duguna ikus dezazuen, egitaraua, katalogoa eta promozio bideoaren estekak uzten dizkizuegu.