Bilboko udal lankidetzaren 30 urteko ospakizuna

HASIERA: azaroa 13, 2025
BUKAERA: azaroa 13, 2025
NON: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko auditorioa
ORDUTEGIA: 19:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Aurten oso une berezia ospatuko dugu: Bilboko Udalaren 30 urteko ibilbidea garapenerako lankidetzan. Mundu bidezkoago baten aldeko hiru hamarkadako konpromisoa, elkartasuna eta lan partekatua.

Gonbidatu nahi zaitugu ospakizun berezi honetan parte hartzera 2025eko azaroaren 13an, 19:00etan, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko auditorioan.

Atzera begiratzeko unea izango da, harrotasunez; orainari begiratzekoa, esker onez; eta etorkizunari, itxaropenez.

Laster informazio gehiago, baina momentuz… gorde data!

Eskerrik asko beti bidelagun izateagatik.