Bilbotar Emakume Migratzaileei VII. Saria: hautagaitzen aurkezpena

HASIERA: urria 6, 2025
BUKAERA: abendua 15, 2025
NON:
ORDUTEGIA:

Sariak

Bilboko Udalak eta Immigrazioaren Tokiko Kontseiluak Bilbotar Emakume Migratzaileei Sariak aitortzaren VII. ediziorako oinarriak argitaratu dituzte.

Ekimenak jatorriz migratzaileak diren emakumeek sei kategoriatan egiten duten ekarpena saritzen du:

  • Emakume komunitate-agente gisa
  • Emakume ekintzailea
  • Emakume politikaria
  • Emakume zientzialaria
  • Emakume artista
  • Emakume gaztea

Hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaituko da.

Eskabideak esteka honen bidez egin beharko dira.