Bidezko Merkataritzari buruzko Jardunaldia Bilbon

HASIERA: maiatza 8, 2025
BUKAERA: maiatza 8, 2025
NON: San Pedro Plaza - Deustu (Bilbo)
ORDUTEGIA: 17:00-20:00

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Datorren ostegunean, maiatzak 8, 17:00etatik 20:00etara, Bilboko Udalak, Bilboko Bidezko Merkataritzako Lantaldearekin batera (Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea), Bidezko Merkatritzari buruzko jardunaldi bat antolatu du Deustuko San Pedro plazan.

Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren atarian, askotariko ekintzez beteriko arratsaldeaz gozatzeko aukera egongo da, produktuen salmentarekin, haurrentzako txoko batekin eta birziklatutako materialekin egindako tailerrekin. Ahalduntzean: bidezko merkataritzako emakumeak erakusketa ere egongo da ikusgai.

Anima zaitezte parte hartzera eta Bidezko Merkataritza babestera!