Bidezko Merkataritzaren Azoka Eibarren

HASIERA: maiatza 17, 2025
BUKAERA: maiatza 17, 2025
NON: Untzaga Plaza (Eibar)
ORDUTEGIA: 10:00 - 14:30

Beste bat

BIDEZKO MERKATARITZAREN AZOKA UNZAGA PLAZAN

Dastatzeak, haurrentzako tailerrak, zozketak… eta askoz gehiago!

📅 Maiatzak 17
🕙 10:00 – 14:30
📍Unzaga plaza, Eibar

Aurten, “Iraganaren aztarnak, etorkizunaren haziak” lemapean, azokan gure kontsumo ohituren bilakaeran jarriko dugu arreta: gure aiton-amonen praktika jasangarrietatik gaur egungo kontsumo azkar eta globalizatura.

Eguneko proposamen nabarmenen artean:

  • Haurtxoko gunea: jolasak, eskulanak, aurpegia margotzeko txokoa eta kontsumoaren iragan eta orainaren inguruko puzzle erraldoia, belaunaldiak lotuz eta pentsamendu kritikoa sustatuz.
  • Merkataritza justuko produktuen salmenta-postua: elikagaiak, kosmetika eta beste hainbat produktu duintasunez ekoitzita.
  •  Dastatzeak: zaporeak ezagutzeko eta haien atzean dauden pertsonei eta baldintzei buruz gehiago jakiteko aukera.
  •  Merkataritza justuko produktuen saskien zozketa, azokako standetan parte hartzen duten guztientzat.
  •  Tokiko ekimenen presentzia, hala nola Eibar Eraldatuz, ingurune bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko indarrak batuz.

Komunitate gisa elkartzeko, ideiak partekatzeko eta mundu bidezkoago batekin dugun konpromisoa sendotzeko aukera ederra izango da.