HASIERA: azaroa 7, 2025
BUKAERA: azaroa 7, 2025
NON:  Plaza de Oñati, 1, 20018 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 
ORDUTEGIA:  10:30 - 12:00

Ekintzailetza etekin kapitalista maximizatzeko banakako bide gisa aurkezten den sistema batean, badira inguruko errealitatea eraldatzen ari diren beste ekimen batzuk, beren lurraldeetan modu kolektibo eta komunitarioan lan egiten dutenak. Hori da AFEDESen kasua (Sacatepéquezeko Garapenerako Emakumeen Elkartea)
Guatemalako emakume indigenek osatutako proiektua da, bizitzaren sarean oreka berreskuratzeko egunero antolatzen direnak, hau da, Utz K ‘Aslemal, maia k’iche hizkuntzan adierazitako «bizitza osotasunean» dute oinarri. AFEDESek bizitza eta ongizate komuna erdigunean jartzen duten jarduera ekonomikoak bultzatzen ditu. Bere lana lurrarekiko errespetuan, iraunkortasunean eta pertsonen duintasunean oinarritzen da.
Topaketa honetan, haien historia, antolaketa-prozesuak eta ekonomia komunitario eta feministatik eraikitzen dituzten alternatibak ezagutuko ditugu. Elkarrekin hausnartuko dugu nola izan daitekeen ekintzailetza gizartea eraldatzeko tresna, eta ez soilik kapitala sortzeko eta sistema kapitalistaren eta patriarkalaren desberdintasunak erreproduzitzeko estrategia hutsa.
Bere esperientziaren bitartez, ekitea laguntza-sareak zaintzea, eustea eta ehuntzea ere izan daitekeela ikusiko dugu; kooperaziotik abiatzen diren ekonomiak daudela, eta ez konpetentzian oinarritutakoak; eta bizitza — gizatiarra eta ez gizatiarra — erdigunean jartzea dela jasangarritasunerako lehen urratsa.
Topaketa hau Donostiako UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egingo da (Oñati plaza, 1, 20018 Donostia, Gipuzkoa) azaroaren 7an, ostirala, 10:30ean.
Sarrera doakoa da, baina lekuak mugatuak dira.
Saioan izena emateko formulario hau bete behar da.
Zuen zain gaude!
