“Ama lurraren ahotsak, gazteak etorkizun jasangarriaren alde!

HASIERA: maiatza 17, 2025
BUKAERA: maiatza 17, 2025
NON: Uliako aterpetxean, Ulia Pasalekua 297, Donostia
ORDUTEGIA: 10:00-18:00

Alboan-etik Euskadi eta Nafarroa osoko gazteak gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartzera eta maiatzaren 17an Donostian kultur truke, eztabaida eta hausnarketa egun bat pasatzera.

Zertarako antolatu topaketa?

  • Naturaren zaintzaz eta bere eskubideen defentsaz kontzientziatzeko.
  • Emakumeek eta gazteek euren lurraldeetan bizi dituzten egoera ezberdinak ezagutzeko.
  • Erresistentzia-estrategiak bilatzeko, naturarekiko errespetua sustatuz.
  • Giza eskubideei buruz ikasi eta eztabaidatzeko eta hegoalde globaleko errealitateetara hurbiltzeko.
  • Alboan Gazte Sarean parte hartzen dugun taldeen artean Sarea osatzen jarraitzeko eta giza eskubideen eta naturaren eskubideen alde mobilizatzeko.

Azken eguna maiatzaren 10a da.