Agustin Ugarte Saria 2025

HASIERA: ekaina 26, 2025
BUKAERA: uztaila 15, 2025
NON: Hautagaien aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez
ORDUTEGIA:

Sariak

Agustín Ugarte Sariaren helburua da publikoki eta modu indibidualean saritzea eta aintzatestea herri pobretuen garapenaren alde egindako lan solidarioagatik nabarmendu diren Gipuzkoako pertsona fisikoen jarduna, eta, modu kolektiboan, irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeena, baldin eta ekarpen garrantzitsua egin badiete Hegoaldeko herrien garapenari edo justizian oinarritutako nazioarteko harremanei.

Saria oroitzapenezko objektu bat eta aintzatespen publikoa izango da, ez du ordainsaririk.

Saria jaso ahal izango dute:

  • Banakako saria: pobretutako herrien garapenaren alde egindako lan solidarioagatik nabarmendu diren eta bizirik dauden Gipuzkoako pertsona fisikoek.
  • Sari kolektiboa: irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako erakundeek, baldin eta ekarpen garrantzitsua egin badiete Hegoaldeko herrien garapenari eta/edo justizian oinarritutako nazioarteko harremanei.

Hautagaiak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 15ean amaituko da.

Kontsultatu oinarriak eta deialdia hemen: