HASIERA: maiatza 24, 2025
BUKAERA: maiatza 24, 2025
NON: Florida Parkeko kioskoa (Gasteiz)
ORDUTEGIA: 09:00-23:00

Afrikako Asteak zortzigarren edizioa beteko du 2025an, Euskadin bizi diren Afrikako kolektibo eta pertsonek egiten duten lana ikusarazi nahian. Ekitaldiak Afrika, Gasteiz, Araba eta EAEko pertsonen arteko bizikidetza sustatu nahi du, batetik, eta baita Afrikako artea, musika, dantza eta moda tradizionala ezagutarazi, bestetik.
Aurten, Afrikaren Astearen ekitaldi nagusia Gasteizen bizi diren Afrikako diasporako kideek antolatu duten jaialdia izango da. Jardunaldia Florida parkeko kioskoan izango da, maiatzaren 24an, Afrikaren Egunaren bezperan; herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera.
Jarduera guztiak doakoak eta publiko guztientzat dira. Desfilean eta dantza lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da.
Egitaraua
09:00etatik 19:00etara. Kultur azoka
Goizean zehar, afrikar entitateek beren lana erakutsiko dute Florida parkeko kioskoan, propio jarriko diren karpetan. Gainera, entitate horiek beren jatorrizko kulturetako objektu garrantzitsuak erakutsiko dizkiete herritarrei. Afrikan jarduerak egiten dituzten Gasteizko entitateek ere hartuko dute parte. Eta gainera:
- Afrikako txirikordak.
- Hennazko tatuaje tradizionalak.
- Lokotx-biltzea.
- Oihal Artean: Afrikako oihalen tradizioa erakusketarako bisita gidatuak.
16:00etatik 17:00etara. Dantza lehiaketa
Hauek dira lehiaketara deitutako dantza-generoak: afrobeat, amapiano, dantza afrikarrak eta euskal dantzak. Edonork har dezake parte lehiaketan, bakarka zein taldean; horretarako, izena eman behar da maiatzaren 20a baino lehen. Epaimahaiak baloratuko ditu partaideen koreografiak.
17:00etatik 17:30era. Antzerkia
Aurtengo antzezlanak hainbat arrazoirengatik etxetik beste herrialde batzuetara joan behar duten pertsona askok bizi duten migrazio-prozesua islatzen du. Gasteizen bizi diren Afrikako diasporaren erakundeetako eta beste elkarte eta kolektibo batzuetako boluntarioak arituko dira. Antzerkian esperientzia eta ibilbidea duten kolaboratzaileak izango ditugu gurekin.
17:30etik 18:00etara. Euskarazko eta Afrikako hizkuntza tradizionaletako adierazpenak
Zozketa bat egingo da parte hartzaileen euskarazko eta Afrikako jatorrizko hizkuntzetako esamolde herrikoien lehiaketan jasotako audioen grabazioen artean.
18:00etatik 19:20era. Afrikako eta Euskal Herriko arropa tradizionalaren moda desfilea
Moda desfile-lehiaketa musikak girotuta. Gizonek eta emakumeek parte hartu ahal izango dute, banaka edo taldeka. Lehiakide gisa parte hartzeko, izena eman behar da, maiatzaren 20a baino lehen. Adituek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu pertsona eta jantzi irabazleak.
- Lehen saria: garaikurra, baita afrikar oihal-sorta bat ere, 300 euroko baliokoa.
- Bigarren saria: afrikar oihal-sorta bat ere, 150 euroko baliokoa.
19:00etatik 23:00etara. Kontzertua
Jaialdia amaitzeko, zuzeneko kontzertua eskainiko dute Afrikako eta Euskadiko musikariek. Sarrera doan.
Izen-emateei buruzko oharra
Izen-emateetan eta horietan eskatutako datuak Gasteizen dauden Afrikako diasporako erakundeen elkarteak kudeatuko ditu. Gasteizko Udala ez da datu horien kudeaketaren arduradun.
Hitzaldia Montehermoson
Maiatzaren 22an, osteguna, Jose Naranjo migrazioetan espezializatutako kazetariak hitzaldia emango du Montehermoson Afrikako egoera soziopolitikoari buruz.