Afrikako Ahotsak | «Enpresa transnazionalak Afrikan: argiak eta itzalak»

HASIERA: urria 13, 2025
BUKAERA: urria 13, 2025
NON: Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusia (Arriagako Atea 1-A, Gasteiz)
ORDUTEGIA: 11:30-13:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Pro-Afrika taldetik, Saharaz hegoaldeko Afrikan lan egiten duten 16 euskal GGKEk osatutako partzuergotik, gonbita luzatu nahi dizuegu Afrikako ahotsek begiratu eta ebaluatzen gaituzte topaketaren IV. ediziora. Afrikako eragileek gidatutako hausnarketarako gunea da, Saharaz hegoaldeko Afrikarekin lankidetzaren munduari lotutako hainbat gairi buruz.

2025eko edizioak Enpresa transnazionalak Afrikan: argiak eta itzalak izenburua du. Topaketa datorren urriaren 13an izango da Gasteizen, gai honetan adituak diren hiru hizlariren parte-hartzearekin: Ibrahima Sambe, Isidore Collins Ngueuleu eta Helena Orella (Bolton Food). Dinamizatzailea: George Belinga.

Zuen presentzia espero dugu, eta bertaratzea baieztatzeko honako helbidera idaztea eskatzen dizuegu: gpa.aalde@gmail.com.