HASIERA: iraila 17, 2025
BUKAERA: iraila 17, 2025
NON: Emakumeen Etxea de Donostia, Okendo Kalea 9
ORDUTEGIA: 17:30 – 19:00

Lagun agurgarriak,
Datorren asteartean, irailak 17 (17:30-19:00), Donostiako Emakumeen Etxean ospatuko den “Beste harri bat bidean” bideoforumean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Publikoari irekitako jarduera honek “Raíces” dokumentalaren proiekzioa eta Afrikako aktibista batekin egindako elkarrizketa-espazio bat uztartzen ditu, zirkonio meatzaritzak eta krisi klimatikoak Saharaz hegoaldeko Afrikako landa-komunitateei nola eragiten dieten ezagutzeko, batez ere Senegalgo emakumeei.
Bideoforumaren helburua kontzientzia kritikoa sortzea eta alternatibak sustatzea da, klima- eta genero-justiziaren ikuspegitik.
Dokumentala Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteak Senegalgo erakundeekin elkarlanean bultzatutako “Beste harri bat bidean” kanpainaren parte da. Kanpainak agerian uzten ditu aire zabaleko meatzaritzak gizartean eta ingurumenean dituen eraginak, eta komunitateek ingurune osasungarri eta justu batean bizitzeko duten eskubidea sustatzen du.
Tailerra ematen du:
Anita Hichaicoto Topapori, emakume afrikarren giza eskubideen aldeko aktibista ekuatoguinearra eta Nazioarteko Elkartasuneko teknikaria
Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea, Okendo Kalea 9
Data: 2025eko irailak 17, asteazkena
Ordutegia: 17:30 – 19:00
Eman izena!
https://forms.gle/VWrUa7AJr7iePMSX6
Gainera, ez galdu “Beste harri bat bidean” erakusketa, irailaren 1etik 7ra Emakumeen Etxean egongo dena.
Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna, FADEC NORD, Africa en Género
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Emakumeen Etxea Donostia, Donostiako Udala