HASIERA: azaroa 28, 2025
BUKAERA: azaroa 28, 2025
NON: Mikelasagasti Auditorioa (Anoeta)
ORDUTEGIA: 18:30

Las Poderosas Teatro Guatemalako konpainia artistiko bat da, eta arte eszenikoak erabiltzen ditu haurrak, gazteak eta emakumeak sentsibilizatzeko, sendatzeko, gizartea eraldatzeko eta ahalduntzeko tresna gisa. Aktoreak hainbat komunitateko emakumeak dira: maiak, xinkak, garifunak eta mestizoak. Eta antzerkiak haien bizitzak eraldatu ditu.
Azaroaren 28an, ostiralean, 18:30ean, Anoetako Mikelasagasti Auditorioan izango dira, Nuestras migraciones antzezlanarekin.
Gonbidapenak (doan): azaroaren 18tik 25era liburutegian.
Sinopsia
Emakumeen migrazioa Erdialdeko Amerikan eta Latinoamerikako eskualdean genero-indarkeria, egiturazko pobrezia, bazterkeria, kriminalitate antolatua, Estatuko indarkeria, eskubideen erregresioa eta krisi klimatikoa bezalako testuinguruei erantzuten die kasu askotan, eta horrek migrazio behartua eratzen du arrisku handiko baldintzetan. Obran zazpi istoriotan aztertzen dira migrazio-dinamika konplexuak eta indarkeria mota ugariak, emakume migratzaileek jasaten duten ibilbidearen etapa guztietan, beren minarekin, sufrimenduarekin, erresilientziarekin eta elkartasunarekin. Nuestras migraciones Erdialdeko Amerikako emakumeen testigantza eta kontakizunetan oinarritutako lan korala da.
