«Ezina Ekinez Egina» dokumentalaren estreinaldia

HASIERA: azaroa 29, 2025
BUKAERA: azaroa 29, 2025
NON: Guggenheim Bilbao Museoa
ORDUTEGIA: 18:00-19:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Gonbidatzen zaituztegu José Miguel Llanoren «Ezina ekinez egina» dokumentalaren estreinaldira, azaroaren 29an, 18:00etan, Bilboko Guggenheim Museoan. Sarrera doakoa da.

 

Fair Saturday 2025 jaialdiaren barruan, arteak eta kulturak gizartean duten eraginari eskainitako jardunaldian, eta Guggenheim Museoaren TopARTE programaren baitan, estreinatuko da «Ezina ekinez egina» dokumentala, José Miguel Llanok zuzendua, eta gure «Dame 1 Minuto de Salud» lehiaketaren 14. edizioko sari nagusiaren irabazlea.

 

Dokumentalaren ondoren, José Miguel Llano, Abel Fernández (Ezina Ekinez Egina) eta Ziortza Llano (TIPI-TAPA zaldi bidezko terapiaren proiektuaren zuzendaria) izango dira solasaldian. Gainera, aurkeztuko dugu edizio berria: «Dame 1 Minuto de Cultura», kultur bizitzan parte hartzeko eta gozatzeko giza eskubideari eskainia.

Emanaldia osatzeko, Dariana eta Cruz Noguera musika eta kontakizunarekin, eta Marian Andrés Acha eta Olfa Sendesni dantzarekin gozatzeko aukera izango dugu.

 

‘Ezina Ekinez Egina’ dokumentalaren sinopsia

Ezina ekinez egina José Miguel Llanok zuzendutako dokumentala da, eta izen bera duen elkartearen lana erakusten du. Elkartea Amurrion dago eta Abel Fernández (Spiderabel) sustatu du. Boluntarioek osatzen dute, eta bere helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonei laguntza ematea.

 

Horretarako, material espezializatua erabiltzen dute.20 minutuko dokumentala Amurrion (Araba), Zumaian (Gipuzkoa), Gordexolan (Bizkaia) eta Monte Kolitzan (Balmaseda, Bizkaia) grabatu da.

 

Balioak zabaldu nahi ditu: elkartasuna, osasun eskubidea eta pertsonen ongizatea, eta balio horiek gazteengana transmititzea. Gainera, gaixotasun desberdinak eta bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duten osasun-profesionalen konpromisoa ikusarazi nahi ditu.

 

Katxarrería Films eta José Miguel Llano dira ekoizleak.

 

Jarduera doakoa da. Erreserbatu zure sarrera!