Hauek dira Gasteiz en Conexión lehiaketako irabazleak!

Las cuatro obras ganadoras del concurso de Gasteiz en Conexión 2025.
  • Azaroaren 20an ospatuko da Gasteiz en Conexión jardunaldiaren X. edizioa. Motorrak berotzeko, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako lehiaketan saritutako pieza artistikoak hautatu ditu epaimahaiak.
  • Gorroto diskurtsoei buruzko begirada eskaini duten gazte eta nerabeen lana aitortu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, diskurtso horiei buruz sentsibilizatuz, hausnarketa kritikoa sustatuz eta herritarren mobilizazioa bultzatuz.
  • Lau lan izan dira sarituak -bideo bat, bi marrazki eta poema bat-, eta material artistikoan gastatzeko 100 eurorainoko sariak jaso dituzte.

Gasteiz en Conexión Arabako hiriburuko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) urteroko topaketa da, gasteiztarrek munduarekin duten lotura eta elkartasun globala balioesteko. Jardunaldiak bere hamargarren edizioa ospatuko du azaroaren 20an, ostegunean, 18:00etatik aurrera.

Aurten, gainera, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ekitaldi nagusiari begira motorrak berotzeko jarduera paralelo bat antolatu du: Artearen bidez esan. Gorroto diskurtsorik ez! lehiaketa.

Koordinakundearen parte diren hainbat GGKEk osatu dute epaimahaia, eta dagoeneko lan irabazleak aukeratu dituzte, edukia, sormena eta originaltasuna, kalitate teknikoa edo artistikoa, mezu positibo eta eraikitzaile baten hedapena, talde-lana eta euskararen erabilera kontuan hartuta.

Horrela, Arabako GGKEek gorroto diskurtsoei buruzko begirada eman duten gazteen eta nerabeen lana aitortu nahi izan dute. «Artearen bidez egin dute —marrazketa eta poesiatik hasi eta ikus-entzunezkoetaraino—, adierazteko, hunkitzeko eta eraldatzeko duten indarra erakutsiz. Eta lehen edizio honetan maila handiko lanak jaso ditugu, bai teknikoki, bai eduki sozialari dagokionez», nabarmendu dute.

A kategoria (12-15 urte)

1. SARIA
Zuen gorrotoak ez gaitu gelditzen

África Cámara Garcíaren marrazkia (14 urte, Gasteiz)

2. SARIA
Ez gara hain desberdinak

Maia Echevarría Garzónen marrazkia (15 urte, Gasteiz)

3. SARIA
Error 404

Alexander Campomar Mojónen poesia (12 urte, Gasteiz)

I
FUEGO SIN RETORNO

Tú me quemabas
yo era un verso roto.
Solo querías que cayera para poder alzarte
eras un águila,
ibas a cazarme.
Me hiciste cristal
y fui un quiste en mi propio corazón.
Me pisabas,
latía dos veces por minuto.
Yo no pregunté, pero tú me respondiste,
era presa fácil,
Solo veía una llama de oscuridad.

II
CON EL ALMA A MEDIAS

Veo el mundo abajo
y no me doy cuenta.
Quería volar, pero no aprendí.
Las cadenas tenían nudos
que solo yo y nadie más podía desatar.
Había pájaros que cantaban, seguía atada,
no podía escapar.
Solo había un agujero debajo de mí.
De qué serviría soltarme,
si eras una escala de negros,
pero en mí, siempre vi que podía pasar a los colores.

III
CUANDO SALE EL SOL

Conseguí salir,
ahora estoy cegada,
me siento sola.
No se ha esfumado el amor, no había amor real.
No sé cómo, iba a caer, pero volé.
Vi los colores de la vida,
ya no estaba ciega,
no estaba sola.
A tantos pájaros les pasaría igual,
pero en vez de quitar la mano les daré mis alas, volaremos
Así contemplaré la luz del nuevo amanecer.

Nota del autor:

Para todas las mujeres que sufren violencia de género, pedid ayuda. Llamad a cualquier número porque hay miles de personas esperando para ayudaros. Y niños o niñas como yo que aunque no podamos hacer mucho estaremos aquí para apoyar.

B kategoria (16-18 urte)

1. SARIA
Buscando,…

12Nubes Gasteizko Kale Heziketako Udal Programaren bideoa. Taldekideak: Celia González (16 urte), Santino Benitez (16 urte), Lucila Gonzales (16 urte), Amelia (16 urte), Alejandra Rodríguez (17 urte) eta Juanita (16 urte).

Sentsibilizazioa, hausnarketa eta mobilizazioa

Gasteiz en Conexión 2025: «Artearen bidez esan. Gorroto diskurtsorik ez! 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, gorroto diskurtsoei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin; pieza artistikoak sortuz, hausnarketa kritikoa eta herritarren mobilizazioa sustatzeko. Horregatik, lanek gorroto diskurtsoak ezagutzeko, prebenitzeko eta salatzeko eta bizikidetzaren, errespetuaren eta aniztasunaren balioak sustatzeko duten gaitasuna baloratu du epaimahaiak.

Lehen edizio honetan, Arabako nerabe eta gazteek parte hartu ahal izan dute, bi kategoriatan (adinaren arabera), banaka edo taldeka, eta sei formaturen bidez: ikus-entzunezko spota, film laburra, abestia, idatzizko kontakizuna, marrazkia edo pintura, eta komikia. Eta euskarazko zein gaztelaniazko lanak onartu dira.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 4an, asteartean, amaitu zen, hasiera batean urriaren 24rako ezarritako epea luzatu ondoren.

Etorkizunean parte hartzeko asmoa duzu? Oraindik kontsulta ditzakezu aurtengo LEHIAKETAREN OINARRIAK Euskadiko GGKEen Koordinakundearen agendan. Bilatu inspirazioa eta prestatu zure ideiarik onenak 2026rako.

Laguntzaileak: eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat