Asteazken honetan, azaroaren 5ean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak tailer bat antolatu du eragin politikotik erakundeen lankidetza aurrekontuak lantzeko. Jesus Otxoak (Mugarik Gabeko Ekonomilariak) eta Susana Pierak (Mugarik Gabe) eman dute prestakuntza, Bilboko La Bolsa eraikinean.
Euskadiko GGKEen Koordinakundeko eragin politikorako lantaldea prestatzen ari da, besteak beste, 2026. urterako aurrekontuen inguruko eztabaidaren erronka nagusiei aurre egiteko.
Testuinguru horretan, Koordinakundeak lankidetzaren eta elkartasunaren aldeko apustu sendoa eskatu die euskal erakunde guztiei, baita garapenerako nazioarteko lankidetzan gastu publikoaren %0,7 lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa ere.






