Solasaldia: «Indarkeriarik gabeko erresistentzia zibila bakea eraikitzeko tresna gisa»

HASIERA: urria 30, 2025
BUKAERA: urria 30, 2025
NON: Hala Bedi Irratia - Bueno Monreal, 16 (Gasteiz)
ORDUTEGIA: 18:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

PBI Euskal Herria – Nazioarteko Bake Brigadek hitzaldi bat antolatu dute Gasteizen, Kolonbiako defendatzaileen bisita baten baitan. Solasaldia ostegunean izango da, urriaren 30ean, 18:30etik aurrera, Hala Bedi Irratiaren lokalean.

Parte hartuko dute:

  • San José de Apartadáko bake komunitatea (Kolonbia)
  • Emakumeok Gerraren Aurka
  • Global Sumund Flotilla
  • Nazioarteko Bake Brigadak (PBI)