Hariak: Erresistentzia Istorioen Zinemaldia

HASIERA: azaroa 6, 2025
BUKAERA: azaroa 16, 2025
NON: Kulturarteko Plaza Feminista - Florida Auzoa, 28 (Hernani)
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa, Jaialdia/Azoka

Aurten ere Hernanin ospatuko da Hariak: Erresistentzia Istorien Zinemaldia, azaroaren 6tik 16ra.

Gure herrietan gertatzen denak lotura zuzena du munduko gainerako prozesu eta gertakariekin. Hernaniko Udaleko Lankidetza arloak urteak daramatza errealitate horien arteko harremanak lantzen eta askotariko egoeren ezagutza sustatzen.

Hariak zinemaldia mundu osoko giza eskubideen urraketak ikusteko sortu zen, baina, batez ere, urraketa horien aurrean antolatutako erresistentziei oihartzuna emateko. Erresistentziak istorio horiek guztiak lotzen dituzten «hariak» dira.

Edizio honetako programazio osoa hemen ikus dezakezu.