Herritartasun Globalerako Hezkuntza Teknikaria-Iruñea

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Teknikaria-Iruñea

Kargua: Técnica/o de Educación para la Ciudadanía Global

Deitzaile: Alboan

Aurkezteko epea: 31/10/25

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Teknikariaren lanposturako pertsona bat bilatzen dugu, motibazio handikoa eta Alboanen misioarekin eta estiloarekin identifikatzen dena.

1. Lanpostuaren xedea:
Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen kudeaketan jarduera operatiboa garatzea, eta baita eta proiektu horietatik eratorritako jardueren gauzatzean ere.

 

2. Organigramako posizioa:
Hezkuntza Formalaren arloari lotutako Herritartasun Espazioan jarduerak garatzeko sartuko da. Postua Iruñean da.

3. Lanpostuaren eginkizunak:
– Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren estrategia hedatzea Nafarroako ikastetxeekin (hezkuntza-materiala diseinatzea, irakasleekin jarduerak egitea, etab.).
– Herritartasun Globalerako Hezkuntzako proiektuen kudeaketa eta jarraipena: proiektuak formulatzea, txostenak egitea eta finantzatzaileekin harremanak izatea.
– Herritartasun globalerako hezkuntza-jarduerak gauzatzea, batez ere Hezkuntza Formalaren eremuan.
– Alboan ordezkatzea lankidetzaren, hezkuntzaren eta/edo Jesusen Lagundiaren eremuko hainbat sare eta plataformatan.

4. Eskatutako profila
– Unibertsitateko prestakuntza akademikoa gizarte-zientzien edo hezkuntzaren arloetan.
– Herritartasun globaleko proiektuak kudeatzen eta gauzatzen esperientzia izatea.
– Aldez aurreko esperientzia, lanekoa edo borondatezkoa, hezkuntza formalaren edo ez-formalaren esparruan.
– Ordutegi malgua eta Nafarroan eta Euskadin mugitzeko prestasuna.
– Euskara ahoz eta idatziz menderatzea (C1 maila).

Honako hauek baloratuko dira:

– Garapenerako lankidetzan edo Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzan edo Generoan graduondokoa.
– Prestakuntza osagarria generoan, batez ere hezkidetzan.
– Ingeleseko C1 maila.
– Boluntariotzako esperientziak eta Alboan eta/edo Jesusen Lagundiaren aurretiko ezagutza.
– Nafarroan Herritartasun Globala sustatzeko proposamenak ezagutzea.
– Migrazioei, herritarren parte-hartzeari edo ingurumen-hezkuntzari buruzko ezagutza espezifikoak.
– Autoko gidabaimena (B).
– Tresna informatikoak (ofimatika, Slack, GSuite) menderatzea.

5. Eskatutako gaitasunak

– Sormena eta proposatzeko gaitasuna.
– Arintasuna jarduerak diseinatzean eta gauzatzean.
– Autonomia eta erabakitzeko gaitasuna.
– Plangintza ona, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzea.
– Harreman pertsonaletarako erraztasuna eta malgutasuna.

6. Eskaintzen da:
– Urtebeteko kontratua.
– Alboanen barne-baremoaren araberako ordainsaria.
– 36 orduko lanaldi osoa astean.
– Alboanek berdintasunaren aldeko plana, ingurune seguruko politika eta genero-politika ditu.
– Egoitza: Postua Iruñeko egoitzan dago.
– Alboan-i buruzko erreferentziak www.alboan.org helbidean.

Laneratze-data: Berehalakoa.

Interesa duten pertsonek motibazio-gutun batekin eta aurreko lanen baten erreferentziarekin batera bidali behar dute beren curriculuma posta elektronikoz: personal@alboan.org 2025eko urriaren 31a baino lehen, honako hau adierazi behar da gaian: “Erref.: Hiritartasun Globalerako Hezkuntzako teknikaria – Iruñea”.