Afari solidarioa: elkartasun sareak ehuntzen

HASIERA: urria 23, 2025
BUKAERA: urria 23, 2025
NON: Sidrería Oianume (Urnieta)
ORDUTEGIA: 20:00

Beste bat

Caritas Gipuzkoatik, gazteei zuzendutako afari solidarioa antolatu dugu urriaren 23rako: Elkartasun sareak ehuntzen izenburua izango du.

Ekintza berezia izango da: 17-30 urte bitarteko gazteen arteko topagunea izan nahi du, errealitate desberdinak bizi duten gazteen artekoa, gizarte konpromisoa eta sentsibilizazioa bultzatzeko helburuarekin.

Mikel Bermejo monologuista izango dugu ekitaldia gidatzen, musika zuzenean (Fito y Fitipaldis taldeko musikarien eskutik), afalduko dugu eta gazte desberdinek beren ametsak eta gogoetak partekatuko dituzte etxebizitza eskuratzeko aukeren inguruan, gure gizartean emakumeek dituzten zailtasun bereziei buruz eta konpromiso sozialari buruz. Eta ohartuko gara askoz gehiago dela batzen gaituena bereizten gaituena baino.

Uste dugu oso ekitaldi aberasgarria izango dela guztiontzat, eta are gehiago parte-hartze zabalagoa lortuz gero. Horregatik, zuen elkarte eta erakundeetako gazteak parte hartzera animatzea eta motibatzea eskertuko genizueke.

Benetan uste dugu gure gazteentzat formatu erakargarri eta aberasgarria izango dela: haien ahotsa entzuteko eta elkartasuna haien hizkuntzatik eta kezkengandik eraikitzeko gunea.

Aldez aurretik, eskerrik asko!