Nazioarteko lankidetza teknikaria Gasteizen

Nazioarteko lankidetza teknikaria Gasteizen

Kargua: Nazioarteko lankidetza teknikaria Gasteizen

Deitzaile: Mugarik Gabe

Aurkezteko epea: 22/10/25

Mugarik Gabek nazioarteko lankidetzan espezializatutako profil profesionala duen pertsona bat kontratatu nahi du Gasteizko egoitzarako.

 

FUNTZIOAK

  • Mugarik Gabeko  Plan Estrategikoaren araberako lankidetza-proiektuen formulazioa eta jarraipena (Herri Indigenen Eskubideak, Emakumeenak, ekofeminismoa)
  • Mugarik Gabeko nazioarteko lankidetza-taldean parte hartzea, baita erakundeko beste gune batzuetan ere.

 

BALDINTZAK

Prestakuntza akademikoa

  • Nazioarteko lankidetzako prestakuntza eta/edo giza eskubideekin lotutako ikasketak.
  • Feminismoekin eta herri indigenen eskubideekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza baloratuko da.

Maila teknikoa

  • Esperientzia Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, foru-aldundiekin eta udalekin lankidetza-proiektuak egiten, gauzatzen eta justifikatzen.
  • Esperientzia tokiko bazkideei laguntzen eta proiektuak formulatzeko eta justifikatzeko talde-lana egiten.

Bestelakoak

  • Harremanetarako, elkarrizketarako eta talde-lanerako gaitasuna.
  • Koordinazio bileretara eta jardueretara Bilbora eta Gipuzkoara joateko prestasuna.
  • Bidaiatzeko prestasuna.

 

BALORATU BEHARREKOA

  • Euskara jakitea
  • Gizarte-mugimenduetan eta/edo GKEetan parte hartzeko esperientzia eta Arabako elkarteen errealitatea ezagutzea.
  • Latinoamerikako testuinguruaren ezagutza, bereziki Kolonbiakoa.
  • Antolatzeko eta erabakitzeko gaitasuna.
  • Komunikazio-trebetasunak.
  • Antzinatasuna eta inplikazioa erakundean: bereziki baloratzen da.

 

ESKAINTZEN DIREN BALDINTZAK

  • Ordezkapen-kontratua.
  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Gasteizko lanpostua, telelana egiteko aukerarekin.
  • Soldata Mugarik Gaberen ordainsariaren arabera.

 

CURRICULUMAK AURKEZTEA

2025eko urriaren 22ra arte jasoko dira bilbao@mugarikgabe.org helbidean, honako gaiarekin: Nazioarteko Lankidetzaren posturako deialdia.