Garapenerako lankidetza proiektuak garatzen dituzten erakundeentzako diru-laguntzak

Hasierako data: 2025 / 10 / 14
Azken eguna: 2025 / 11 / 5

Deitzaile: Elorrioko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Elorrioko Udalaren dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onartzea, 2025eko garapenerako lankidetza proiektuak garatzen dituzten erakundeentzat (2025- 297 espedientea).

Jarduneko Alkateak, 2025eko urriaren 2ko 561 zenbakidun Alkatetza-Dekretuaren bidez, 2025eko garapenerako lankidetza-proiektuak garatzen dituzten erakundeentzako (eta erakunde koladoratzaileentzako) udal-dirulaguntzaren deialdia eta oinarriak onar- tzea erabaki zuen. Beraz, dagozkion oinarri espezifikoak osorik argitaratzen dira.

Deialdi hau 2008ko abenduaren 18ko ohiko osoko bilkuran onartutako dirulaguntzen oinarri arautzaileen arabera egin da (2009ko martxoaren 9ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren). Bi aldaketa izan zituen: lehena, Osoko Bilkurak 2010eko otsailaren 11n onartua (maiatzaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua), eta bigarrena, Osoko Bilkurak 2011ko abenduaren 28an onartua (2012ko otsailaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Elorrio, 2025eko urriaren 3an.—Jarduneko Alkatea, María Herrero Arriolabengoa