Bertso-saioa: «Showkrazia edo Demokrazia?» (Zero Pobrezia Donostia)

HASIERA: urria 16, 2025
BUKAERA: urria 16, 2025
NON: Lugaritz Kultur Etxea (Heriz Pasealekua - Donostia)
ORDUTEGIA: 19:00

Bertso-saioa

Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Zero Pobrezia Donostia plataformak Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Astearen edizio berri bat antolatu du.

Ostegunean, urriaren 16an, 19:00etan Lugaritz Kultur Etxean, bertso-saioa Alaia Martin eta Aner Peritz bertsolariekin, eta Imanol Artola Felix gai-jartzailearekin. Jarduera hau Donostia Kulturarekin batera antolatu da. Aukera paregabea izango da demokraziaren krisiaz eta eskuin muturraren gorakadaz hausnartzeko, bertsoetatik eta euskaratik, baina baita umoretik eta kritikatik ere.

Sarrera librea edukiera bete arte.

Aner Peritz eta Alaia Martin bertsolariak.