Zineforuma: «This is England» (Zero Pobrezia Donostia)

HASIERA: urria 14, 2025
BUKAERA: urria 14, 2025
NON: Trueba Zinemak (Secundino Esnaola, 2 - Donostia)
ORDUTEGIA: 19:30

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Urriaren 17an Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Zero Pobrezia Donostia plataformak Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Astearen edizio berri bat antolatu du.

Asteartean, urriaren 14an, 19:30ean Trueba Zinema Aretoetan, zineforuma This is England (Shane Meadows, 2006) filmarekin, gaztelaniaz azpidatzitako jatorrizko bertsioan. Kresala Zineklubarekin elkarlanean, filma proiektatuko da, eta ondoren solasaldi bat egingo da autoritarismoei, eskuin muturraren gorakadari eta horiek demokrazian eta giza eskubideetan duten eraginari buruz hausnartzeko.

Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da gonbidapena www.kresalazinekluba.com webgunearen bidez eskuratzea. Adi, sarrera gutxi geratzen dira!