XXVI. Kurtsoa “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” 2025

HASIERA: azaroa 3, 2025
BUKAERA: azaroa 20, 2025
NON: Aulario Ignacio Mª Barriola. EHU Donostia
ORDUTEGIA: 16:00-18:30

Tailerra/Formakuntza

2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitarekin EHU batera antolatzen dugun “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoaren edizio berrirako IZEN-EMATEA ZABALIK.

Kurtso honen helburu nagusia, ikasleei Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren analisirako tresnak ematea da. Era berean, eskubide urraketa horien atzean dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta problematika hori partekatzen duten mundu-mailako hainbat errealitate ezagutzea.

Aukera askeko kreditu bat EHUko ikasleentzat.

Lankidetza praktika bekatuak egiteko aukera: Interesa duten ikasleen artean, 4 pertsona arte hautatuko dira Medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidea den eta, Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen alde lan egiten duen Peruko Manuela Ramos erakunde feministarekin praktikak egiteko. Praktikek 2 hilabetetako iraupena izango dute, eta 2026ko udan (abuztua eta iraila) izango dira.

DATAK eta ORDUA:

Astelehenetik ostegunera. 2025eko azaroak 3, 4, 5, 6, 10, 11, 12, 13, 17, 18, 19 eta 20.

16:00-18:30

LEKUA:

Ignacio Mª Barriola gelategia (3.02 gela), EHU Donostia

HIZKUNTZA:

Gazteleraz, Sexualitatea I eta II saioak izan ezik. Bi saio hauek euskaraz edo gazteleraz jaso nahi diren aukeratu ahal izango da.

IZENA EMAN:

*(Urriak 27ra arte).

10€ ordaindu

ES79 3035 0060 41 0600043748

Izen-abizenak adierazi

INFO +

688 78 34 90
educ.gipuzkoa@medicusmundi.es

Zure zain gaude!

ANTOLATZAILEAK: