Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria Gipuzkoan

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria Gipuzkoan

Kargua: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako teknikaria Gasteizen

Deitzaile: SETEM Hego Haizea

Aurkezteko epea: 10/10/25

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak urriaren 10era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza teknikari bat bilatzen dugu, SETEMen Donostiako egoitzarako. Berehala hasteko, behin betiko kontratuta eskaintzen da.

Interesdunek aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora: direccion.euskadi@setem.org.

KONTRATAZIO-ALDIA

Behin betiko kontratua. Berehala batzeko.

LANALDIA

Lanaldi osoa.

SOLDATA

2.084,04 € gordin / hil (14 ordainsari urtean).

LANTOKIA

SETEMen bulegoa Donostian.

BALDINTZAK

-Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, ahal izanez gero, gizarte-zientzietako eta zientzia juridikoetako alorrekoa.
-Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa.
-Generoko prestakuntza espezifiko frogagarria.
-Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala.
-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa, zehazki, zeregin hauetan: gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak betetzea, eratzea eta ebaluatzea.
-Marko logikoaren ikuspegia erabiltzea.
-Euskaraz soltura handiz egitea ahoz eta idatziz.
-Ofimatika.
-Ordutegi-malgutasuna.

BALIOZTATUKO DIRA

-Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan.
-SETEMen printzipio estrategikoekin bat egitea.
-Euskadiko ehun soziala ezagutzea, batez ere, Gipuzkoakoa.
-Esperientzia izatea Euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen.
-Esperientzia boluntarioak koordinatzean, taldean eta sarean lan egiteko prest egotea.
-Autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena eta ekimena.
-Gidabaimena eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea.
-Ofimatika Linux ingurunean.

BETE BEHARREKO FUNTZIOAK

-Gainerako teknikariekin eta boluntarioekin batera, SETEMek Gipuzkoan gizarte-eraldaketarako egiten dituen hezkuntza-jardunak diseinatzea, antolatzea eta egikaritzea.
-SETEMek Gipuzkoan dituen erakunde aliatuekin harreman sendotzea.
-SETEMen ordezkaria izatea Gipuzkoan parte hartzen duen sareetan.
-Koordinatzea SETEMeko gainerako teknikariekin batera.
-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa.