Aurkezpena: Gipuzkoako lankidetzarako diru-laguntzen deialdiaren ebazpena

HASIERA: iraila 30, 2025
BUKAERA: iraila 30, 2025
NON: Kirol Etxea (Anoeta pasealekua, 15 - Donostia)
ORDUTEGIA: 15:30

Beste bat

Honen bidez informatzen zaituztegu Gipuzkoako Foru Aldundiaren garapenerako lankidetzako diru-laguntzen 2025eko deialdia ebazten duen Foru Agindua argitaratu dela GAOn.

Deialdiaren ebazpenaren aurkezpena egingo da irailaren 30ean, 15:30ean, Kirol Etxean. Joan nahi izanez gero, konfirmatu etorriko zaretela lankidetza@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Zure laguntza-eskaera ezetsi bada eta haren balorazioa berrikusteko bilera bat izan nahi baduzu, mesedez eskatu urriaren 3a baino lehen.