HASIERA: iraila 18, 2025
BUKAERA: iraila 18, 2025
NON: Zuaza, Centro Social
ORDUTEGIA: 17:30 - 19:00

Lagun agurgarriak,
Datorren astelehenean, irailak 18 (17:30-19:00), Zuatzako Gizarte Etxean ospatuko den “Beste harri bat bidean” bideoforumean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Publikoari irekitako jarduera honek “Raíces” dokumentalaren proiekzioa eta Afrikako aktibista batekin egindako elkarrizketa-espazio bat uztartzen ditu, zirkonio meatzaritzak eta krisi klimatikoak Saharaz hegoaldeko Afrikako landa-komunitateei nola eragiten dieten ezagutzeko, batez ere Senegalgo emakumeei. Bideoforumaren helburua kontzientzia kritikoa sortzea eta alternatibak sustatzea da, klima- eta genero-justiziaren ikuspegitik.
Dokumentala Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteak Senegalgo erakundeekin elkarlanean bultzatutako “Beste harri bat bidean” kanpainaren parte da. Kanpainak agerian uzten ditu aire zabaleko meatzaritzak gizartean eta ingurumenean dituen eraginak, eta komunitateek ingurune osasungarri eta justu batean bizitzeko duten eskubidea sustatzen du.
Tailerra ematen dute:
Jolie Mputela, Iniciativa Retorno por el Desarrollo de África Subsahara IRDAS elkarteko aktibista eta presidentea eta Nazioarteko Elkartasun Teknikaria
Beste Harri Bat Bidean bideoforuma
Lekua: Zuaza Gizarte Etxea
Data: 2025eko irailak 18, osteguna
Ordutegia: 17:30 – 19:00
Izen-emateak: https://forms.gle/7iwg1cmwicrv7fyp9
Gainera, ez galdu “Beste harri bat bidean” erakusketa, irailaren 6tik 12ra Zuatzako Gizarte Etxean egongo dena.
Antolatzaileak: Nazioarteko Elkartasuna, FADEC NORD, IRDAS
Laguntzailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Aiaraldeko kuadrila, Arabako Foru Aldundia