Hasierako data: 2025 / 07 / 16
Azken eguna: 2025 / 08 / 15
Deitzaile: Ajangizko Udala
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
2024 URTEAN GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA JASOTZEKO DEIALDIA ETA OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea
2024 urtean norgehiagoka erregimenean gauzatzeko Garapenerako Lankidetzarako proiektuei ematen zaien dirulaguntza arautzea da oinarri hauen xedea.
Lankidetza eta gizarte sentsibilizazio proiektu zehatzei emango zaizkie laguntzak. Udalak 2024ko maiatzaren 13ko ez ohiko bilkuran onartu zuen Gernika-Palestina deialdi herritarraren 8. Puntuarekin bat, Ajangizko Udalak urtero Garapenerako lankidetzarako onartzen duen dirulaguntza deialdian, Palestinara zuzendutako laguntza elkarteei lehentasuna emango die 2024an.
Garapenerako Lankidetzak, herrien arteko elkartasunaren adierazgarri, herrialderik behartsuenei lagundu nahi die, garapenaren bideak etengabe aurrera egin dezaten.
2. Erakunde Onuradunak
2.1. 2024an Garapenerako Lankidetzaren alde lan egiten duten pertsona juridikoak izango dira onuradunak:
- a) Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeak (GGKE).
- b) Garapenerako Lankidetzaren alde lan egiten duten nortasun juridikodun irazbaz asmorik gabeko Elkarte eta Erakundeak.
2.2. Dirulaguntzak eskatzeko, elkarte eta erakundeek, ondoko oinarri espezifikoetan, dirulaguntzak arautzen dituen Udal Ordenantzan eta gainontzeko arautegian jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
- a) Legalki eratuak eta dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, gutxienez urte beteko aintzinatasunarekin.
- b) Bere helburuetan Garapenerako Lankidetzako ekintzak aurrera eramatea egotea, lagunkidetasuna landu eta lankidetza izatea helburu nagusia.
- c) Irabazi-asmorik ez edukitzea.
- d) Elkarlanerako ekintzetan esperientzia ziurtatu. Helburuak betetzeko azpiegitura egokia izatea.
- e) Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) egoitza ezatea, edota Garapenerako bidean dauden Elkarte edo Erakundea izanez gero, Ajangizko batekin hizketakide-harremanak izatea.
- f) Egokia den publizidadea eman beharko zaio onuradunen aldetik, hau da, jasotako finantziazio publikoarena.
2.3. Ez dira erakunde onuraduntzat joko:
- a) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 24. artikuluan xedatutakoaren arabera beren onarpen edo funtzionamendu prozeduretan sexu arrazoiengatik baztertzen duten elkarte eta erakundeak.
- b) Sexu diskriminazioagatik zehapen administratibo edo penalen bat izan duten pertsona fisiko eta/edo juridikoak, kasuan kasuko zehazpenean ezarritako epean, Emakumeen eta Gizonen Berdinatasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 3. artikuluan eta Emakume eta Gizonen arteko benetako Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko, 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat.
2.4. Herri Administrazioko Erakunde edo Zerbitzuak eta banketxe eta aurrezki kutxak ezingo dute dirulaguntzarik jaso.
3. Dirulaguntzaren gehieneko kopuru osoa
Deialdi honetara bideratutako kreditua mila eurokoa da (1.000,00 euro) udal aurrekontuko 231.48105 partidaren gain,
Dirulaguntza hau eta beste erakunde publiko edo pribatuetatik jasotako bestelako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak bateragarriak izango dira, Dirulaguntzak emateko Arauak jasotzen dituen Ordenantzan zehaztutakoarekin bat, beti ere, guztien zenbateko osoa, proiektuaren zenbatekoa osoa gainditzen ez duen bitartean.
4. Diruz lagundu daitezkeen proiektu eta gastuak
4.1. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Honako ezaugarri hauek betetzen dituzten proiektuei emango zaie dirulaguntza:
- a) Garapenerako bidean dauden herrietan burutzea.
- b) Gizarte garapen eta ekonomiko orekatu bat, edota osasun, hezkuntza, ongizate, kultura, giza eskundeen promozioa, demokraziaren garapena, norbanako eta taldekako askatasunak, eta abar arloak izan ditzatela helburu.
- c) Laguntzak herritar guztientzat izatea, arraza, erlijio, sexua eta abar kontutan izan gabe.
- d) Inposaketa kulturala bazter batera utzi eta herriaren ingurugiroa eta idiosinkrazia errespeta dezatela.
- e) Herritarren parte hartze demokratikoa bultzatu dezatela.
- f) Herritarrak hurbiltzeko asmotan, garapenaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta giza eskubideen lankidetza arazoak eta oinarriak azaltzen dituzten programak, laguntza jaso ahal izango dute.
4.2. Diruz lagundu daitezkeen gastuak
- a) Proiektuaren izaerari eta garapen normalari erantzun dioten eta epearen barruan egindako proiekturako beharrezko gastuak, koste zuzen bezala diruz lagungarriak izango dira, beti ere azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren eta Dirulaguntzen Odenantzan zehaztutako baldintzekin.
- b) Proiektuari zuzenean lotutako administrazio gastuak zeharkako kostu modura lagungarri izan ahalko dira. Gastu horiek ez dira inolaz ere emandako dirulaguntza kopuruaren %5a baino gehiago izan.
(…)