Gorrotoaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren adierazpen oro arbuiatzen dugu

  • Azken egunetan Torre Pachecon, Alcalá de Henaresen edo Anoian izandako gertaeren aurrean, gorroto, arrazakeria eta xenofobiaren adierazpen oro arbuiatzen dugu.
  • Pertsona migratzaile, arrazializatu edota errefuxiatuen kontrako gorroto eta kriminalizazio diskurtsoak berehala eteteko exijitzen dugu.
  • Ezerk ez du indarkeria justifikatzen, are gutxiago arrazagatiko gorrotoak edo xenofobiak eragindakoa denean.

Garapenerako Erakundeen Estatuko Koordinakundearen webgunean jatorrizko adierazpena irakurgai.

Azken egunetan, indarkeriazko ekintzak gertatu dira pertsona migratzaile eta errefuxiatuen aurka, bai eta Espainiako Estatuan jaio diren pertsonen kontra ere, familia-jatorria, larruazalaren kolorea, erlijioa edo hautemandako kultura dela-eta; besteak beste, Torre Pacheco, Alcalá de Henares edo Anoian jazo dira gertakariak.

Murtziako GGKEen Koordinakundearen komunikatuarekin bat egiten dugu, eta arrazakeriarik gabeko mundu batekin eta bakea, bizikidetza, giza eskubideak eta giza duintasunarekiko errespetua defendatuko dituen gizarte batekin dugun konpromisoa berresten dugu. Erabat gaitzesten dugu indarkeria bere forma guztietan, Murtzian eta munduko edozein txokotan. Gorrotoaren, arrazakeriaren, islamofobiaren eta xenofobiaren adierazpen ororen kontra gaude, edonondik datorrela ere.

Exijitzen dugu komunitate migratzailearekiko gorroto diskurtsoak eta indarkeria arrazista berehala bertan behera uzteko, eta babesa eta ikerketa ere eskatzen ditugu, ekintza horiek zigorrik gabe gera ez daitezen. Ezerk ez du indarkeria justifikatzen, are gutxiago arrazagatiko gorrotoak edo xenofobiak eragindakoa denean.

Pertsona migratzaileak, arrazializatuak eta errefuxiatuak herri honetako sare sozial, kultural eta ekonomikoaren funtsezko parte dira, gure bizilagunak dira. Espainiako Estatuak eskubideen, harreraren, aniztasunaren eta itxaropeneko lurraldea da eta izan behar du guztiontzat, jatorria edozein dela ere.

ENTRADAS RELACIONADAS

Manifestua: Gazak ezin du itxaron

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du UNICEF, UNRWA, Amnistia Internazionala, Oxfam Intermon, Mugarik Gabeko Medikuak, Save the Children eta Bakearen aldeko Mugimendua (MPDL) erakundeek sustatutako presazko manifestuarekin. Espainiako Estatu osoko ehunka erakundek babestu dute adierazpena.

Utzi erantzun bat