Hasierako data: 2025 / 07 / 11
Azken eguna: 2025 / 08 / 10
Deitzaile: Getxoko Udala
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
Garapenerako lankidetzarako proiektuak diru-laguntzeko 2025eko deialdia. BDNS (Identif.): 843678.
Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.
Getxoko Udaleko 2025eko uztailaren 1eko Toki Gobernuaren Batzarraren Akordioaren Laburpena: Garapenerako Lankidetzako proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia.
Lehena.—Onuradunak
Deialdi honetan jasotako onurei heldu ahalko diete ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoek:
- Herri txirotuetan giza garapena sustatzeko egitasmoak bideratu nahi dituen eta behar bezala inskribatuta dagoen edozein pertsona juridikok.
- Nortasun juridikorik duten erakundeak, Bizkaiko Lurralde Historikoan erakundearen egoitza zein ordezkaritza egonkorra edukiko dute.
- Udalaren aurrekontuaren bitartez diru-laguntza nominatiborik ez duen elkarteak titulu honen esparruaren barruan.
- Irabazi asmorik gabeak izan behar dute.
- Getxoko Udalarengandik lehenago jasotako laguntzaren bat justifikatzeko daukatenek ez dute udalaren laguntzarik jasoko.
- Ezingo dira diru-laguntza hauen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.
Era berean, ezin izango dira pertsona edo erakunde onuradunak izan, sexuan oinarrituta edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren. 3.1 artikuluan adierazitako diskriminazio anizkoitzeko inguruabarretan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerak egin edo egingo dituztenak; ez eta sexuan oinarrituta diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarrita duten pertsona fisikoak eta juridikoak ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
Halaber, laguntza eta diru-laguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera, berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren, halakorik ez duten enpresak, ezta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen bezala, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko edo haien aurka egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
Ez dute, halaber, diru-laguntzarik jasoko zerga betebeharretan egunean ez dauden, edo Gizarte Segurantzarekin zorretan daudenek. Diru-laguntzari eutsi ahalko diote, halaber, aurreko baldintza guztiak betetzen dituen erakundeen multzoek; eta partzuergo burua Getxon egoitza edo delegazioa duenean eta behintzat bi urteko antzinakotasuna, gainontzeko partaideak egoitza edo delegazioa eduki beharko dute Bizkaiko Lurralde Historikoan.
Partzuergoan bildutako erakundeek egitasmoaren baterako erantzukizuna hartzen dute beren gain, bai espedientearen administraziozko jakinarazpenen ondoreetarako, bai Administrazioaren aurreko solaskide izateko ondoreetarako. Erakunde bakoitzaren egitasmo partaidetzaren portzentajea, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak, dagokien eskaria aurkezten dutenean zehaztuko da. Itun horretan espresuki adieraziko da erakunde bakoitzak egitasmo osoan duen partaidetza portzentajearen ondoriozko erantzukizun zuzena eta erantzukizun subsidiarioa bere gain hartzen dituela.
Herri Administrazioaren eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbitzuen egitasmoek ez dute diru-laguntzarik jasoko.
Bigarrena.—Xedea
2025eko laguntzak arautzea da, garapenerako lankidetza helburu ekintzak sustatzen duten pertsona juridikoen bidez, hau da, GGKE, kongregazio erlijioso, fundazio eta antzekoen bidez, herri txirotuekiko gizartearen eta ekonomiaren alorretan lankidetza egitasmoak burutzeko.
Hirugarrena.—Oinarri arautzaileak
Deialdia Getxoko Udaleko 2025eko uztailaren 1eko Toki Gobernuaren Akordioaren bidez onetsi ziren eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira deialdiaren argitalpenaren egun berean.
Laugarrena.—Zenbatekoa
Deialdiaren zenbatekoa 381.650 eurokoa da.
Bosgarrena.—Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Getxon, 2025eko uztailaren 1ean. Gizarte Kohesiorako Zinegotzia, Carmen DÃaz Pérez.