Migrazioak arraza-kapitalismoaren aroan (uda ikastaroa, UIK, matrikula)

HASIERA: iraila 8, 2025
BUKAERA: iraila 9, 2025
NON: Bilbao
ORDUTEGIA: 09:15-14:00

Tailerra/Formakuntza

Migrazioak fenomeno bilakatu dira azken urteotan, eta askotan egunkarietako titularren gai ere badira. Fenomenoarekin lotutako gizarte eragileak askotarikoak dira, eta haren inguruan mugitzen diren interesak ere bai.

Uda Ikastaro honen proposamena migrazioak aztertzea da, eta horretarako, ondorengo hari nagusia jarraituko da: lehenik, biztanleriaren nazioz gaindiko lekualdatze behartua eragiten duten baldintzen sorrerari helduko zaio; gero, migrazioen kudeaketari; eta azkenik, migratzaileei laguntzeko herritarren ekimenei.

Ikastaroa Ivana Belen Ruiz Estramilek (Hegoa Institutua, UPV/EHU) eta Ignacio Mendiola Gonzalok (Soziologia irakaslea, UPV/EHU) zuzendu dute.

Helburuak

Ikastaroaren helburu orokorra migrazioei buruzko ikuspegi ezberdinen arteko elkarrizketa sortzea da, migrazioak kontrolatzeko mekanismoetatik hasita, mugetan garatzen diren erresistentzietaraino. Migrazioen kudeaketaren eta beren inguruan sortzen den bizitza sozialaren begirada multidimentsionala proposatzen da.

  • Migrazioa sustatzen duen testuinguru sozial, ekonomiko eta politikoa aztertzea.
  • Migrazioa arautzen duen testuinguru juridikoa aztertzea.
  • Migrazioek gizarte hartzaileetan duten testuinguru sozial eta politikoa aztertzea.
  • Migrazioaren fenomenoari buruzko begirada eraldatzaileak sustatzen dituen elkarte eta komunitate eremuan sakontzea.

Informazio gehiago

UIK Fundazioaren (UPV/EHU) Udako Ikastaroen barruan dago. Irailak 8 eta 9an, Bilbon (Bizkaia Aretoa-UPV/EHU) egingo da.

Ikastaroari buruzko informazio eguneratua UIK Fundazioaren (UPV/EHU) webgunean kontsulta dezakezu.

Matrikula orri horretan bertan egingo da.